Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Administrari Kontseiluaren komunikatua

Sociedad Deportiva Eibar, S.A.D.-ren Administrazio Kontseiluak, 2017ko Uztailaren 18an egindako bilera ostean, honako hau adierazi nahi du:

1.- 2014-15; 2015-2016 eta 2016-2017 azken hiru denboraldietako Administrari Kontseiluko kideek egindako gastuei buruz Attestek egindako informea akziodunen esku uztea.

Dokumentazioa kontsultatu nahi dutenek 1B lehiatilean egin dezakete hilaren 19tik aurrera, asteazkenetik, 16:00-20:00 bitartean. Horretarako, socios@sdeibar.com helbidean edo 943 20 18 31 telefonoan hitzordua eskatu beharko dute.

Informea ikuskatzeko NAN/pasaportea/ gidatzeko karneta erakutsi beharko da, eta konfidentzialtasun dokumentu bat sinatu beharko dute

Dokumentazioa bakarka kontsultatu beharko da, klubeko pertsonalaren gainbegiratuarekin.

 

2.- Behin Sociedad Deportiva Eibar, S.A.D.ren hauteskundeetako notario-akta jasota, akizoduneko emaitzak zein izan diren azaltzea:

                > Sigamos: azkioen %78,4 - akziodunen %73,27.

                > Hiria primeran: akzioen %21,4 - akziodunen %26,48.

                > John Sager: akzioen %0,2 - akziodunen %0,25