Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Sara Navarrok ez du Eibarren jarraituko

Sara Navarrok ez du Eibarren jarraituko, alde biek zuten akordioa bertan behera uztea adostu baitute. 26 urteko aurrelaria 2019/2020 denboraldiaren erdialdean iritsi zen talde armaginera Sporting Huelvatik, eta bere golekin taldea Primera Iberdrolara igotzen lagundu zuen.

Aurreko denboraldian 13 partida jokatu zituen, bi gol sartuz, eta 21/22n 10 neurketa jokatu ditu.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Sara Navarrori bi denboraldi eta erdi hauetan izan duen profesionaltasunagatik eta inplikazioagatik, eta etorkizunerako zorterik onena opa dio.