Skip to main content
EU
Kluba

Salgai Malagaren aurkako partidarako 150 sarrera

Eserlekuek 15 euroko prezioa dute

SD Eibarrek 150 sarrera jarri ditu salmentan Ipuruako bulegoetan, 15 eurotan, abuztuaren 21ean (astelehena) Malagan 22:00etan jokatuko duten norgehiagokarako.

Eserlekuak ostiraleko 13:00ak arte, hilak 18, egongo dira eskuragarri. Ipuruako bulegoak itxita egongo dira astelehena eta asteartean, hilak 14 eta 15.   Lanegunetako bulego ordutegia honako hau da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik a 20:00etara.

Ligak ezarritako araudiaren ondorioz, erosketa gauzatzeko erosleek sarrerak erabiliko dituen pertsona bakoitzaren izena, bi abizen eta NAN zenbakia adierazi beharko dituzte.