Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Salgai daude larunbateko Leganes - Eibar neurketarako sarrerak

25 euroko prezioa dute, eta Ipuruako bulegoetan erosi daitezke

Hurrengo larunbatean, hilaren 26an, Butarquen Eibarrek Leganesen aurka jokatu beharreko neurketarako sarrerak salgai daude jada. Talde madrildarrak 236 sarrera bidali ditu, eta 25 eurotan erosi daitezke Ipuruako bulegoetan, ostegunean 20:00 arte.

Etxetik kanpoko partidu guztietan bezala, sarrerak erosi nahi dituenak bere datuak eman beharko ditu.