Skip to main content
EU

Realaren aurkako neurkatarako sarrerak asteazkenean jarriko ditugu salgai

20 eta 50 € bitarteko prezioa dute

Eibar Kirol Elkarteak asteazkenean jarriko ditu salgai Realaren aurkako neurketarako sarrerak, goizeko 10:00tan, webgunean zein bulegoetan. Norgehiagoka apirilaren 1ean jokatuko da, 18:30tan hasita.

Gipuzkoarren arteko derbirako sarrerak 20 eta 50 € bitarteko prezioa dute. 

Nagusia eta Ipar Tribuna (Erdian): 50€

Nagusia eta Ipar Tribuna (A zona): 45€

Nagusia eta Ipar Tribuna (B zona): 40€

Kurba: 35€

Fondoak: 30€

13 urtez azpikoak: 20€

Neurketara etorri ezin duten abonatuek beraien eserlekua libre uzteko aukera dute , webgunearen bitartez, telefono bidez edo bulegoetan bertan.