Skip to main content
EU
Kluba

Real Madrid – Eibar neurketarako sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai

Apirilaren 6an Real Madrilek eta Eibarrek jokatuko duten neurketarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, 35 eurotan. Klub madrildarrak 361 sarrera bidali ditu, laugarren anfiteatroan, Santiago Bernabeuko Ipar fondoan.

Tiketak Ipuruako bulegoetan egongo dira salgai astelehenetik, goizeko 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara, osteguneko 13:00 arte. Sarrerok pertsonalak izango dira, eta erosterakoan izena, abizenak, jaiotze data eta NAN eskatuko dira.