Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Puntu bikaina, gehiago lortu ez izanaren arantzarekin geratu den Eibarrentzat

Puntu garrantzitsua lortu dute armaginek El Madrigalen, nahiz eta jokaturiko partidu bikainak zerbait gehiago izan zitekeenaren sentsazioa utzi duen

Mendilibarrenek partida bikaina jokatu zuten, eta garaipena lortzeko puntuan izan ziren, Lehen Mailako laugarren postura igotzeko puntuan.

Villarrealek ez zuen bere tokia aurkitu zelaian, eta Eibarren presio aurreratu eraginkorrak ez zion aukerarik sortzen uzten.

Eibarren gola 26. minutuan heldu zen. Escalanteren pasea eskuinaldetik, Borja Bastónek ukitu eta Sergi Enrichek boleaz bidali zuen sare barrura.

Eibar hobeto ari zen, eta gol gehiago egiteko aukerak izan zituen, gutxigatik kanpora joan zen Kekoren urruneko jaurtiketa, esaterako.

Aukerarik onena 41. minutuan heldu zen, Jaume Costak Borja Bastóni egindako penaltian, hala ere, atezainak gelditu zuen Dani Garcíaren jaurtiketa.

Bigarren zatian, Villarrealen hasiera kementsuaren ostean, Eibarrek partidaren kontrola eskuratu zuen berriro ere. 63.ean, Bonerak min hartu zuen, Marcelinok jada hiru aldaketak eginak zituenean, beraz, bat gutxiagorekin jokatu zuen handik aurrera Villarrealek.

Egoera hau amaitzeko hamairu minutu falta zirela berdindu zen, Kekok bigarren txartel horia ikusi zuenean.

86. minutuan heldu zen Villarrealen berdinketa, Jaume Costaren hanketatik. Eibar sari potolorik gabe utzi zuen gol honek, garaipena merezi bazuen ere, baina puntu baliotsua eskuratu zuen zelai zail batean.