Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Puntu banaketa Mendizorrotzan

Cardonaren gol batek berdinketa eman dio Eibarri Alavesen aurka

Eibarrek Alavesen aurka berdindu du Ligako 27. jardunaldian. Armaginek berdinketa eskuratu dute Mendizorrotzara eginiko visitan eta hala, Celtaren aurka eskuratutako garaipenari jarraipena eman diote. Mendilibarren mutilek lan handia egin behar izan dute berdinketa lortzeko; izan ere, babazorroak izan dira markagailuan aurreratu direnak. Cardona izan da eibartarren golegilea.

Lehen zatian ez da abagune garbirik izan. Eibar bere ohiko jokoa egiten saiatu da eta hegaletatik iritsiz mina egiten saiatu da. Hala, Kike Garcíak eibartarrak aurreratzeko abagunea izan du lehen zatiaren erdialdean, baina bere errematea kanpora irten da gutxigatik. Alavesek, bien bitartean, ez du eragikortasuna handia izan area barruan, baina Dmitrivoc-i lana eman dio birritan.

Bigarren zatian, abaguneak biderkatu egin dira bi areatan. Dmitrovic eta Pachecho probatu ostean, Inuik ez du hutsik área barruan, eta atezain serbiarra lurrean utzi ondoren, gol dotorea lortu du etxeko taldearentzat.

Eibartarrek, ordea, ez dute amore eman eta lanean jarraitu dute. Cucurellaren eta Cardonaren sarrerek aukera gehiago eman die armaginei azken metroetan. Hala, partida amaierarako ordu laurdena falta zela, Cardonak berdinketaren gola egin du eskuin hegaletik jasota erdiraketa sareratu eta gero.

Armaginak gehiago izan dira gola lortu eta gero. Bigarren bilatzen saiatu dira eta aukera ezberdinak izan dituzte. Lehenik, Charlesek ez du burukada batekin eta ondoren, Orellana bigarrena egiteko zorian izan da. Amaieran, markagailuak ez du aldaketarik izan eta puntu banaketa egon da bi taldeen artean.