Skip to main content
EU
Fundazioa

Presentzia armagina Menorkako Futbolaren Gala Historikoan

Eibarko bi jokalari ohik Klubari egindako omenaldian parte hartu dute

Jorge Izeta eta Iñaki Irurek, 60. hamarkadako SD Eibarren jokalariak izandakoek, Menorkako Futbolaren IV. Gala Historikoan parte hartu dute. Talde armagina omendua izan da UD Mahonen aurka Bigarren Mailara igotzeko partiduaren 50. urteurrena bete den honetan.

UD Mahon, hain zuzen ere, Ipuruan omendua izan zen denboraldi hasieran, Eibarrek Menorkan 3-2 galdu eta itzulerako partiduan Ipuruan 3-0 irabazi zuen partidua gogoratuz.

Ekitaldia Fornellsen ospatu da, eta Paco Perea Villalonga Menrokako Futbolaren Elkarte Historikoaren Koordinatzaile Orokorrak Izeta eta Irure (biek 1967an UD Mahonen aurka jokatu zuten) omendu ditu, Balearetako eta Mahoiko ordezkariekin batera.

Ekitaldian Sergi Enrich goraipatu dute, bere izena daraman lagunartearekin, Menorkako jokalari batek Lehen Mailan egin duen ibilbide onenetakoa duela azpimarratuz.