Skip to main content
EU
Kluba

14-15 denboraldirako ekipazio berriak aurkeztuak

Atzo arratsaldean, Untzagako plazak hurrengo denboraldirako arropen aurkezpena jaso zuen.

Eibartar zaletu kopuru handi bat Untzagako plazara gerturatu zen, Eibarko Udalaren laguntzari esker, hurrenez hurren, Eibarren Lehenengo Mailan estreinatuko dituen ekipazioak ezagutzeko.

Denboraldi honetan, Hummel marka daniarra izango da armaginak jantziko dituena. Atzo paseo, entrenamendu eta ekipazio ofizialak ezagutzera eman ziren. Jon Errasti, Dani Garcia eta Jaime Jimenez jokalari armaginak, izan ziren arduradunak ekipazio berriak erakusten.

Ekitaldia amaitu bezain pronto, zaletuen gehiengoa Askasibar dendara joan zen kamiseta urdingrana berria erosteko.