Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lillo eta Jaime Jimenezen aurkezpen ofiziala

Alex Aranzábal, Presidentea, Fran Garagarza, Kirol Zuzendariarekin batrea, taldearen azken jokalariak aurkeztu dituzte.

Alde batetik, Manuel Castellano Castro "Lillo" Eibarrera itzuli da urte bateko kontratuarekin. Aspekoa, Alicante, etxea ondo ezagutzen du, Lehen Mailara igo zen taldearen partaide baitzen.

Eskumako lateralean jokatuko du; jokalari azkarra, bizia, desbordatzen zaila banakako jokoan.

Lillok argi utzi du "Hone etortzea nire lehen aukera zen, banekien itzaron behar nuela. Nahi nuen tokian nago, gogo askorekin eta Lehenengo Mailan berriro jokatzeko ilusio oso handiarekin". 

Bestalde, Jaime Jimenez Merlo, atezaina, Valladolidetik etorria, denboraldi baterako kontratua sinatu du, baina maila mantenduz gero, bere egoera beste urte batez luzatu daiteke.

Jimenez, 34 urtekoa, Valdepeñasen jaioa da, Ciudad Real, 1.88 m-ko altuera eta 83 Kg-ko pisua dauka. Jokalaria zuhurra, goitik ondo doana eta esperientzia handikoa da.

Bere lehenengo deklarazioetan jokalari armagin bezala, Jimenezek Eibarrera etortzearen bere arrazoiak azaldu ditu "hain klub serioa eta historikoa izanda, hauek izan dira hona ekarri nauten arrazoiak. Lagun asko ditut hemen eta ondo hitz egin didate taldeari buruz".