Skip to main content
EU
Kluba

Kopako Eibar - Alcorcon partiduarentzat prezioak

Errege Kopako 3. Kanporaketari dagokion Eibar K.E.ren eta A.D. Alcorconen arteko neurketarako, datorren osteguneko, hilak 17, 19:30etan Ipuruan, ondorengo prezioak ezarri dira:

Bazkideak: 10€

Bazkide infantilak: 5€

Ez bazkideak: 30€

Ez bazkide infantilak: 10€

Prezio bakarrak edozein tribunarako.

Honakin bat, bazkideak sarrera gehigarri bat ateratzeko aukera izango dute 20€tan.

Bazkideak, arratsaldeko ordutegian, 16:00tik 20:00ra, Ipuruako bulegoetan, gaurtik aurrera atera ditzakete, ostiralerarte eta, datorren astean, astelehenetik asteazkenera. Baita datorren astean, Ipuruaz gain, Untzagako Jubilatuen Egoitzan atera daitezke sarrerak, astelehen, astearte eta asteazkenean 16:00 - 20:00 ordutegian.

Partidua egunean, euren sarrera atera ez duten bazkideak, Ipuruako txarteldegietan egin dezakete, partidua hasi baino ordu bat lehenagotik, baina jende asko pilatu ez dadin, partiduaren aurreko egunetan sarrera hartzea gomendatzen da.