Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Porrota Unben

Talde armaginak 0-1 galdu du Osasunaren aurka

SD Eibarrek porrota jaso du ligako hemezortzigarren jardunaldian CA Osasunaren aurka (0-1), otsailaren 1ean, asteazkenean, 17:00etan Unben jokatutako partidan.


Intentsitate handiarekin zelairatu dira bi taldeak eta aurre hartzeko hainbat aukera izan dituzte. Hala ere, talde nafarra izan da aurretik jarri dena 30. minutuan, Carmenen bitartez.

Bigarren zatian Eibar izan da baloiaren jabe, eta baloia aurkariaren sarera bidaltzen saiatu da. Hala ere, talde nafarra gai izan da emaitzari eusteko eta Eibartik 3 puntu lortzeko.

Berdinketa honen ostean, Yerai Martinen taldeak 9 garaipen, 7 berdinketa eta 2 porrot (34 puntu) lortu ditu.

Armaginek Coruñako Deportivoren aurka jokatuko dute ligako hemeretzigarren jardunaldian, otsailaren 5ean, igandea, Unben.

Hau izan da hamaikakoa: