Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Abenduko bi sariak Eibarrentzat

Berriro ere, entrenatzaile armagina, Gaizka Garitano, eta ezkerreko hegala, Jose Morales, hautatuak izan dira, Liga Adelanteko abenduko entrenatzaile eta jokalari onenak, hurrenez hurren.

 

S.D. Eibarrek, ohore hau izan du, oraingoan bikote eginez abenduko nabarmenen sari honi esker. Gaizka Garitanok, Eibarko entrenatzaileak, berriro ere jasoko du, hileko entrenatzaile onenaren saria.

Horretaz gain, Eibarko jokalaria, Jose Moralesek, ezkerreko hegala, hileko jokalari onenaren saria ere jasoko du, bere entrenatzailearekin batera, abenduko jokalari nabarmenena izateagatik.

Sari banaketa, ostegunean, hilak 23, izango da, eguerdiko 13:30etan, Ipuruako instalazioetan, entrenamenduaren amaieran.

Orain arte, hilabeteetako saridunak, hauek izan dira:

 

 

Hilabetea

Entrenatzailea Onena

Jokalari Onena

Iraila

Sergi Barjuan (Recreativo)

Scepovic (Sporting)

Urria

Quique Setien (Lugo)

Arana (Recreativo)

Azaroa

Gaizka Garitano (Eibar)

Viguera (Alaves)

Abendua

Gaizka Garitano (Eibar)

Morales (Eibar)