Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Pedro Bigasek denboraldi baterako lagatze kontratua sinatu du erosteko aukerarekin

Balearretako jokalaria gaur entrenatuko da bere taldekide berriekin

Pedro Bigasek lagatze kontratua sinatu du gaur, erosteko aukerarekin, talde armaginean aurtengo denboraldia igarotzeko.

Bigas, UD Las Palmaseko jokalaria, gaur goizean egin du azterketa medikoa IMQn, klubaren mediku aseguru-etxe ofiziala, eta gaur arratsaldean Ipuruan entrenatuko da bere taldekide berriekin.

Talde armaginaren erdiko atzelari berria aurkezteko ekitaldia bihar egingo da Ipuruan, 13:00etan.

Pedro Bigas (Palma Mallorcakoa, 1990) futbol profesionalean ibilbide zabaleko atzelaria dugu. Izan ere, 111 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta beste 59 Bigarren Mailan. Hiru denboralditan 71 neurketa jokatu ditu Kanarietako taldearekin. Kopuru horri, Mallorcarekin jokatutako 40 partida gehiago gehitu behar zaizkio. Aurretik, Atlético Baleares taldearen elastikoa ere jantzi zuen.