Skip to main content
EU
Kluba

Patricia Rodriguez Zuzendari Gerenteak ez du Eibarren jarraituko

Klubean lau urte egin eta gero, bere irteera adostu dute

Orain arte Eibarko Zuzendari Gerentea izan den Patricia Rodriguezek ez du Klubean jarraituko, bertan lau urte baino gehiago egin eta gero.

Rodriguez 2014ko abuztuan iritsi zen Eibarrera Finantza Zuzendari bezala, eta 2016an Zuzendari Gerentea izatera pasa zen.

Eibarrek Patricia Rodriguezen lana eta profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.