Skip to main content
EU
Kluba

Ostegunean Ipuruan egingo den entrenamendua ateak zabalik izango da zaleentzat

Ondoren, lehen taldeetako jokalariekin sinaduren saio bat egingo da Orsaixanen

Eibarko zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusi ahal izango dute ostegun honetan, hilak 4, Ipuruan.
Entrenamenduaren ondoren, Mario Soriano, Ager Aketxe, Ane Campos eta Esperanza Pizarro lehen taldeetako jokalariek sinadura saio batean parte hartuko dute Orsaixanen.
Osteguneko entrenamenduan ikusi nahi dutenek Ipuruako 4. atetik sartu beharko dute harmailetara. Ate hori 11:00etik aurrera egongo da zabalik. Entrenamendua 11:30etan hasiko da.
Autografoak sinatzeko saioa 13:00etan hasiko da, gutxi gorabehera. Dendaren ordutegia eta harpidedunentzako arreta 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara izango da.