Skip to main content
EU
Kluba

Ostegunean aurkeztuko da Portalean SD Eibar-eko Futbol Eskola

SD Eibar-eko Futbol Eskola, hurrengo irailaren 30ean denboraldia hasiko duena, ostegunean arratsaldeko 19:00etan Portalean antolatutako ekitaldian izena eman duten umeen gurasoei aurkeztua izango da.

Guztira, 153 ikaslek eman dute izena Eibar Futbol Eskolan, 2004, 2005 eta 2006. urtean jaiotako umeei zuzendua.

Guztira, 137 mutilek eman dute izena ( 39 2004. urtean jaiotakoak, 61 2005. urtean jaiotakoak eta 37 2006. urtean jaiotakoak) eta 2004-2006 urte bitartean jaiotako 16 neskek. 2005. urteko mutilen gehiegizko presentziaren ondorioz, beharrezkoa izan da 2005. urtean jaiotako hamaika mutil 2004. urtean jaiotako mutilen taldean barneratzea. Bestalde, neska guztiak 2006. urtean jaiotakoen taldean barneratuko dira.

Lan saioak asteartetik ostegunera izango dira, 17:00etatik 18:30ak arte Ipuruako anexo zelaian, egutegia hurrengoa izango da:

Asteartea: 2006. urtean jaiotako mutilak eta neska guztiak.

Asteazkena: 2005. urtean jaiotako mutilak ( 2004. urtean jaiotako mutilekin barneratuak izango direnak izan ezik)

Osteguna: 2004. urtean jaiotako mutilak eta 2005. urtean jaiotako hamaika mutil.