Skip to main content
EU
Kluba

Osorok, Jainagak eta Ruiz de Azuak Eibar-Villarreal neurketako ohorezko sakea egingo dute

Eibar KEren laguntza dute hiru kirolariek

SD Eibar Fundazioak laguntzen dituen Pello Osorok, Odei Jainagak eta Malen Ruiz de Azuak egingo dute asteazkenean Eibarrek eta Villarrealek jokatuko duten neurketako ohorezko sakea.Neguko Triatloiko, Xabalina Jaurtiketako eta Pertika Jauziko Espainiako Txapeldun dira hirurak, hurrenez hurren. 

Pello Osoro 26 urteko eibartarrak otsailaren 4an Anson jokatutako Neguko Espainiako Triatloi Txapelketa eskuratu zuen. Odei Jainagak, aldiz, hilaren 17an, Castellonen, erdietsi zuen Espainiako Txapelketa Xabalina Jaurtiketan, 80,64 metroko markarekin. Era berean, 20 urteko eibartarrak Espainian lehen aldiz 80 metrotik gora xabalina jaurtitzen lehen kirolaria bihurtu zen. Larunbatean bertan, Malen Ruiz de Azua arrasatearrak Espainiako titulua eskuratu zuen Valentzian, Pertika Jauzian, 4,31 metroko markarekin. 

Hiru kirolariek SD Eibar Fundazioaren babesa dute, eta beraiez gain, Kirolgi bitartez, beste hiru kirolari laguntzen ditu klubak: Markel Alberdi, igeriketan; Ander Romarate, egokitutako igeriketan; y Maite Maiora, trail running-en.