Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Oso zaila jarri zaio Eibarri Kopan aurrera egitea

Atleticok 3-0 irabazi dio talde armaginari

SD Eibarrek 3-0eko markagailua irauli beharko du Errege Kopako bueltako partiduan txapelketa honetan aurrera egin nahi badu. Atletico de Madridek abantaila handia eskuratu du datorren asteazkenean 19:15etan Ipuruan jokatuko den partidura begira.

Partidua, Eibarrentzat historikoa izan dena lehen aldiz Kopako final laurdenetan aritu delako, berdintasun handiarekin hasi da. Talde biek ez zuten golik jaso nahi eta, nahiz eta Atleticok baloia eduki, Eibarrek ez dio uko egin aurrera egiteari.

Eibarrek izan ditu aukerarik onenak partidu hasieran. 20. minutuan Bebek jaurtiketa gogora egin du, baina Moyak kornerrera bidali du eta, gero, Ruben Peñak jokaldi ederra egin du zurigorrien atera arriskua eramanez.

Gola, hala ere, Atleticok lortu du. Yoelek irteera bat gaizki neurtu eta Griezmannek Atletico markagailuan aurretik jartzeko aprobetxatu du. 27. minutua zen eta, kolpea jasan gabe, Eibarrek gora egin du berdinketaren bila, baina zorte barik.

Bigarren zatiaren hasieran Eibarrek erasora joateko ahalegina egin du, baina Atleticoren bigarren golak eibartarren ilusioak hil ditu. Correa izan da 59. minutuan gola egin duena.

  1. minutuan iritsi da partiduaren epaia. Eibarren arean hainbat burukadaren ostean, Gameirok Yoelen atetik metro gutxitara errematatu du.

Eibarrek emaitza moztu ahal izan du Imanol Sarriegiren bitartez, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora.

3-0 emaitzarekin Atleticok abantaila handia lortu du bueltako partiduari begira eta horrela onartu dute jokalari armaginek zein Jose Luis Mendilibar entrenatzailean, baina ezer ez da ezinezkoa.