Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Euriak ere ez du geldiarazten Eibarren bolada ona

S.D. Eibarrek 25. jardunaldi hau Lehenengo Mailara zuzenean igotzeko postuetan amaitu du, Cordobari 0-2 irabazi ondoren, Jota Peleteiro eta Jose Moralesen golei esker.

Neurketaren hasieratik, euriak nagusitasuna hartu du, baloia zelaitik mugitzea oso zaila izan baita, ur asko pilatu delako berdegunean.

Jokoaren lehen ordu erdian, ia ez dira aukerarik erdietsi. Argiena, Eibarren alde egon da, kasu honten, Moralesen oinetan. Hegalekoa cordobatarren arean sartu, baina bere saiakera desbideratuta kanpora joan da. Ondoren, Albentosak buruz izan du bere aukera, baina baloia langa gainetik ozta ozta joan da.

Eibarrek behin eta berriro saiatzeak, azkenean bere saria izan du. Atsedenaldia heldu baino minutu batzuk lehenago, ezker hegaletik hasitako jokaldi bat, jokalari batzuen oinetatik pasatu eta azkenik Jotaren oinetara heldu da, galiziarrak maisuki definitu eta armaginak aurretik jartzeko.

Eibarren momentuko 0-1eko garaipenarekin heldu da atsedenaldia.

Lehen zatian zaila izanagatik, bigarrenean baloia jokatzea meritu handia zekarren, minutuak igaro ahala berdegunea geroz eta pisutsuagoa zegoen eta ura geroz eta gehiago pilatzen ari zen zelaian.

Minutuak igarotzen ari ziren euriaren arazoarekin eta erlojua Eibarren alde zegoen. 90a baino hamar minutu lehenago, Moralesek jokaldi aislatu batean, zelaiaren egoeraz aprobetxatuz, Saizarrek irrist egiteak bere alde jokatu du eta bera gainditu ondoren, errez asko baloia sareetara bidali du, markagailuan tarteak zabalduz.

Gehiagorako denborarik gabe, partiduaren amaiera heldu da, Garitanoren mutilen garaipen bikain batekin, bolada onarekin jarraitzeko.

 

FITXA TEKNIKOA

CORDOBA: Saizar, Campadabal (Uli Davila 68"), Bouzon, Bravo, De los Reyes (Juanlu 76"), Obiora, Gomez, Nieto, Luso (Lopez Silva 46"), Arturo eta Xisco.

EIBAR: Xabi, Boveda, Kijera, Albentosa, Errasti, Arruabarrena, Dani Garcia, Mainz (Diego Jimenez 73"), Morales (Gilvan Gomes 84"), Jota (Capa 89") eta Raul Navas.

GOLAK: 0-1 Jota 41" eta 0-2 Morales 80"

EPAILEA: Jesus Muñoz Mayordomo (Gaztela-mantxa) txartel horia erakutsi die Arturo, Obiora eta Juanlu etxekoei eta Lillo eta Dani Garcia bisitariei.