Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Neskek lana eman diote Athletici, baina EH Kopako finalik gabe geratu dira

Xuban Peñak zuzendutako taldeak 3-1 galdu du talde bizkaitarraren aurka

Emakumezkoen lehen taldeak 3-1 galdu du Athleticen aurka, EH Kopako finalerdietan. Bizkaitarrei lana eman dioten arren, neskek ezin izan dute finalerako txartela eskuratu. 

Xuban Peñak zuzendutako taldea neurketa serioa egin du, eta une batzuetan Athletic mendean ere izan du. Neurketa hasi eta ordu laurdenera 2-0 atzetik ziren armaginak, baina lanean jarraitu dute. Atsedelandira 3-0 atzetik iritsi dira, eta bigarrenean markagailua irauli asmoz zelairatu dira. Idoiak 3-1koa jarri du penaltiz, eta minutu gutxira 3-2koa lortzekotan egon da, baina baloiak ez du gutxigatik sareetan amaitu.