Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Nerea Gantxegik 2022ra arte luzatu du kontratua

Eibartarrak bi urte gehiagoz izango da armagina

Nerea Gantxegik eta Eibarrek jokalariaren kontratua beste bi urtez luzatzeko akordioa sinatu dute. Jokalari eibartarrak klubean jarraituko du 2022ra arte eta Iberdrola Ligan jokatuko du.

Gantxegik 21 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan eta bi gol egin ditu. Biak partida berean eskuratu zituen eta AEMen aurkako norgehiagoka irabazteko balio izan zuten.

Gantxegi “oso pozik” azaldu da kontratu luzapenarekin. “Eibartarra izanik oso harro nago beste bi urtez herriko klubean jarraitzearekin”. Atzelariak ohartarazi du datorren denboraldian “helburua Lehen Mailan jarraitzea izango da eta horretarako garrantzitsua izango da kategoria ezagutzea”.