Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Nanok alta jaso du eta bihar itzuliko da entrenamenduetara

Kanarietako jokalariak migrainak izan ditu eta txarrera egin zuen antsietate sindrome baten ondorioz

“Nano” Mesa SD Eibarreko jokalariak alta jaso du eta etxera bueltatu da, migrainak eta antsietate sindrome batekin, asteburua ospitalean igaro eta gero.

Klubeko mediku zerbitzuek adierazi dutenez, Nanori hainbat azterketa eta proba egin dizkiote eta emaitza onak izan ostean, alta eman diote gaur.

Nano bihar itzuliko da entrenamenduetara, bere taldekideak baino erritmo lasaiagoan, eta astean zehar intentsitatea areagotuz joango da.