Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mirandes eta Eibar berriro elkar ikusiko dira Anduvan

Talde armagina, bihar martxoak 22, C.D. Mirandesen aurka jokatuko du 31. jardunaldiko neurketan. Anduvan jokatuko den partidu hau, 18:00etan hasiko da eta ETBk eta LaLigaTV.es-ek eskeiniko dute.

S.D. Eibarrek, sailkapeneko 16. sailkatuaren aurka jokatu beharko du, C.D. Mirandes, 38 puntu pilatu dituen taldea. Denboraldi honetan 10 garaipen eta 12 porrot eskuratu dituzte.

Pasadan jardunaldian, burgaldarrak garaipena eskuratu zuten Alavesen etxean 0-2, badirudienez Terrazas-enak ibilbide zuzena hartu dute oraingoan. Honela ba, azkenengo lau jardunaldietan bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte.

Lehen itzuliko neurketan, armaginak garaipena lortu zuten 1-0. Baina guzti honekin, eta sailkapeneko postu desberdintasunagatik ere, C.D. Mirandesen berpizkundearen ondoren, talde euskaldunaren norgehiagoka zailenetako bat izango da, Gaizka Garitanok nabarmendu duenez.

Bere aldetik, S.D. Eibarrek lehen postuan jarraitzen du 51 punturekin nahiz eta pasadan jardunaldian Herculesen aurka Ipuruan berdindu.