Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Merezimendu handiko garaipena denboraldia hasteko

Venancioren eta Stoichkoven golei esker Eibarrek lehen garaipena lortu du

22/23 denboraldia garaipenarekin hasi du SD Eibarrek. Gaizka Garitanoren taldeak lan bikaina egin du, baloiaren jabe izan da, baita 0-1 iraulitzeko gai ere izan da, azkenean Tenerife 2-1 mendean hartuz.

Lehen zatian armaginak jaun eta jabe izan dira, baina ez da golik izan eta atsedenaldira hutsean joan dira talde biak. Bigarren zatian, Tenerifek aurrea hartu du markagailuan Mo Daudaren jaurtiketa bikain bati esker. Eibar ez da behera etorri, eta sei minutu geroago, Venanciok Imanolen erdiraketa bikaina sare barrura bidali du. Eibarrek bigarren golaren bila jarraitu du, eta 85. minutuan iritsi da, Stoichkovek penaltia maisutasunez jaurti eta gero.

Meritu handiko garaipen honen ondoren, Eibarrek Vila-real B izango du aurkari hurrengo jardunaldian denboraldiko bigarren partidan.