Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Taldeak gehiago nahi du eta lehiatzeko oso ondo dago

Eibarren entrenatzaileak 18 jokalari ditu prest Sevillarako

Jose Luis Mendilibarrek gaur adierazi duenez, Real Betisen aurka domekan Sevillan jokatuko den partiduaren aurreko prentsaurrekoan, “taldeak gehiago nahi du eta lehiatzeko oso ondo dago”.

Fran Rico. Nano Mesa, Anaitz Arbilla eta Ruben Peñaren bajekin, Eibarren entrenatzaileak 18 jokalari ditu prest Sevillara bidaiatzeko.

Vigoko partiduarekin alderatuz, Mendilibarrek Florian Lejeune berreskuratzen du eta Takashi Inui ere Japoniatik bueltan da.

Erabilgarri dauden 18 jokalariak hauek dira: Yoel, Riesgo, Capa, Ramis, Dos Santos, Gálvez, Lejeune, Luna, Juncà, Dani García, Escalante, Rivera, Adrián, Inui, Pedro León, Bebé, Kike García eta Enrich.

Mendilibarrek adierazi du asteko entrenamenduak oso ondo joan direla eta taldea, bai denok batera bai indibidualki, “oso ondo” aurkitzen dela.

Partidu zaila izango dela uste du Mendilibarrek, “eurak irabaztera behartuta daudela ematen duelako, ez sailkapenean dauden tokian daudelako, jarri zituzten esperantzengatik baizik, ez dituztelako bete”.

Bere iritziz, taldeak lehen 20-30 minutuei golik jaso gabe eusten badie edo, are hobeago, gola sartzen badu, taldearen aukerak handituko dira, izan ere, “zaleak asko ari dira sartzen” taldearekin azken partiduetan gauzak ondo irteten ez direnean.

 “Ez ditugu gauza asko aldatuko eta partidu ona egingo dugula uste dut. Gure asmoa betikoa izango da, arerioaren zelaian sartzea. Eurek etxean jokatzen dute eta gauza bera nahi izango dute, beraz, ikusiko da nork lortzen duen”.

Europak jokatzeko behartuta ez izateak ematen duen abantailari buruz, borroka berean dauden beste taldeak bezala, “obligazioak onak dira, ez badira gehiegizkoak”, adierazi du Mendilibarrek.

 “Betebeharrik ez baduzu, agian ez duzu borrokatzen. Betebehar pixkat izan behar dugu. Orain ia eurek bezain beste betebehar daukagu”.