Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Taldea oso ondo ikusten dut eta lehen ausartzen ez zen gauzak egiten

Eibarko entrenatzaileak 16 jokalari ditu eskuragai eta bigarren taldeko 2 jokalari deitu ditu

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak, bihar Malaga CF-ren aurka jokatuko duen partiduaren aurretik eskaini duen prentsaurrekoan, bere taldea “oso ondo eta orain dela hilabete eta erdi ausartzen ez zen gauzak egiten” ikusten duela adierazi du.

Entrenatzaile armaginak Fran Ricoren (zigortuta) eta Asier Riesgo, Alejandro Galvez, David Junca, Kike Garcia eta Nano Mesaren (lesioagatik) bajak ditu. Beraz, 16 jokalari bakarrik ditu eskuragai. Lesionatutako guztiak eskuragai egongo dira datorren astean, Nano Mesa ezik.

Honakoa da deialdia: Yoel, Areitio, Capa, Arbilla, Dos Santos, Ramis, Lejeune, Luna, Dani García, Escalante, Adrián, Rivera, Pedro León, Inui, Bebé, Rubén Peña, Sergi Enrich eta Josué.

Mendilibarrek adierazi du bere taldea ez dela konfiatuta aterako zelaira, Granadaren aurka bezala. “Konfiantza daukagu eta gero eta seguruago ikusten dugu geure burua. Ausartak gara eta sinisten dugun hori egiten saiatzen gara. Hori ona da. Ez gara erlaxatzen eta ez dugu uste etsaia baino hobeagoak garenik. Ez baduzu korrika egiten, edozein etsai da zu baino onagoa”.

Eibaren entrenatzaileak aurreratu duenez, “bihar guk eurek baino gehiago domeinatuko dugu”. “Uste dut itxarotera irtengo direla ea zer aurkitzen duten. Ezin diegu utzi kontraerasoak egiten”.

 “Denboraldi hasieran euren ideia ez zen dauden tokian egotea, baizik eta Europako postuetan edo hurbil. Beste egunean irabazteak jaitsiera postuetatik aldentzea suposatu zien eta orain, puntuak eskuratzeaz gain, gora behera baino gehiago begiratzea izango da euren ideia. Etorri zaien jende berria parte hartzen dabil eta horrek seguruago izaten laundu die. Oso momentu onean daude”.

Malagan ari den Keko Gontan Eibarko jokalari ohiaren inguruan, “ondo ezagutzen dugu eta berak gu. Azkenean denok ezagutzen dugu elkar. Horrek ez du esan nahi defendatzeko erraztasun gehiago izango dituzunik. Malaga ondo dabil eta Keko ere hobeto dago. Grazia hori ikusten zaio eta gauzak egin nahi dituela”.