Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: “Taldea irabazteko gai sentitzen da”

Zaldibarko entrenatzaileak Osasunaren “denboraldi bikaina” azpimarratu du

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Atxabalpen Eibarrek Osasunaren aurka jokatuko duen partidaren atarian (Ipurua, 19:30). Entrenatzaile armaginak adierazi du “taldea edonori irabazteko gai sentizen da”. Zaldibarkoa aurkariaren denboraldi bikainaz ere aritu da.

“Oso ondo sartu gara txapelketan. Partida guztiak lehiatu ditugu. Uste dut horrela jarraitzeko moduan gaudela”, esan du Mendilibarrek. Partida erabakiorra izan daiteke biharkoa. Izan ere, “Garaipen batekin asko eginda egongo litzateke. Matematikoki ez, baina oso zaila litzateke. Hirugarren garaipena jarraian eskuratzea ez da erraza”.

Bihartik aurrera, armaginek Orellana eta Escalante gabe lehiatu beharko dute. “Partida asko jokatu dituzte aurten. Baina egia da haiek gabe ere talde ondo ibili dela. Gainera, azken boladan taldea oso ondo dago eta uste dut ez dela igarriko haiek falta direla`”.

Biharko aurkariaren inguruan, zera esan du: “Gure antzeko talde bat da Osasuna. 4-4-2 jokatzen dute, aurrerantz jokatzen dute. Jende askorekin iristen dira areara. Arriskuak hartzen dituzte baina normalean ondo ateratzen zaie”.

Entrenatzailearen hitzetan, “denboraldi oso ona egin dute, ez dute gorabeherarik izan. Pentsatzen dut haiek ahalik eta goren bukatzea nahiko dutela”.

Mendilibarrek argi du garaipenaren bila joango direla, biana “Neurketa nola doan arabera berdinketa ontzat eman dezakegu”, adierazi du. “Puntua guretzat ona da. Mallorca da gertuen dagoena, baina berdinketarekin zazpira egongo litzateke. Beraz, haientzat ere ez litzateke erraza izango”.