Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Psikologigoki sendoen dagoenak irabaziko du derbia"

Entrenatzaile armaginak adierazi du "jenderik gabe jokatzen ikasi behar dugu"

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Atxabalpen Athleticen aurkako derbiaren atarian (asteazkena, 19:30). Zaldibarko entrenatzaileak azpimarratu du, “psikologigoki sendoen dagoenak irabaziko du derbia". Entrenatzailearen esanetan, “gure beharra hiru puntuak ateratzea da eta hori lortzen ahaleginduko gara”.

Igandeko norgehiagokaren ostean, taldea ondo dago. “Ez dugu bajarik biharko, igandean ez zen inor lesionatu. Atzo errekuperazio lana egin genuen, bi taldetan. Besteak gogorrago aritu ziren. Ikusi egin behar da nola gauden hainbeste partida jokatzeko. Behintzat ez dugu inor lesionatuta eta hori albiste ona da”.

Prestatzaileak onartu du derbia ez dela berdina izango zalerik gabe. “Jendeak asko ematen du beti. Gainera, Ipuruan beste taldeko jende asko etortzen eta koroletasuna era handiagoa da. Ez da berdina izango baina gure beharra da hiru puntuak ateratzea da eta hori lortzen ahaleginduko gara”.

Ipuruan Realaren aurka jokatutako partidatik ikasitakoak aztertu ditu Mendilibarrek. “Kontzentrazio gehiago behar dela ikasi genuen Realaren aurkakoan. Jendeak hori ematen dizu. Askok pentsatzen dute zaleen zaratak kontzentrazioa kendu diezazukela baina nik ez dut uste horrela denik. Jokalariak gehiago zentratzen dira jendeareklin. Jenderik gabe jokatzen ikasi behar dugu”.

Entrenatzaile armaginak onartu du “asko dugu jokoan. Haiek Europan sartu nahi dute baina guk Lehen Mailan jarraitu nahi dugu”. Horregatik, kontzentratuta irten behar dugu. Ikusi da azken jardunaldian golak goiz egin direla. Galtzen hasten bazara buelta ematea oso zaila da, eta are gehiago zale gabe. Buruak lan asko egiten du. Gola egiten badizute behera etortzeko arriskua dago”, azpimarratu du Mendilibarrek.