Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Nekea ez da aitzakia izango jende zintzoa daukadalako

Eibarren entrenatzaileak ziurtatu du bere jokalarien “duten dena” emango dutela

Jose Luis Mendilibarrek gaur adierazi du taldea “ia hilda” dagoela azken jardunaldietako esfortzuagatik, baina gehitu du nekea ez dela arazo izango, “azken momentura arte dena emango duen jende zintzoa daukadalako”.

Ivan Ramis eta Pedro Leonen itzulerarekin, Mendilibarrek 17 jokalari ditu eskuragarri eta baita Cristian Riveraren zalantza ere, Athletic Cluben aurka jasotako kolpe batengatik kexatu zelako atzo. “Bere eta proba medikuen esku egongo da. Prest badago, 18 izango gara”.

CD Leganesen aurka (Ipurua, 18:30etan) igandean jokatuko den partidu aurreko prentsaurrekoan, entrenatzaile armaginak gogoratu bere taldeak jokalari bat gutxiagorekin jokatu dituela azken bi partiduetako minutu asko.

 “Badakigu denboraldia horrelakoa dela, dagoena da, eta txarrean ere puntu bat atera genuen Gasteizen. Orain, jendea moralki fisikoki baino hobeto egongo da”.

 “Ez dakit nondik ateratzen dituzten indarrak, baina duten guztia emango dute. Gehiago arduratzen naute Alavesen aurkako 25 minutuek, txarto irten ginen eta Alavesek sortu zuena oparitu genielako izan zen. Kaleratzea eta gero hobeto aritu ginen, baina horrela ibili behar gara lehen minututik”.

Leganesen inguruan adierazi duenez, “UD Las Palmasen aurka lortutako garaipena bizia eman die eta Sportingekiko abantaila handiagoa lortu dute. Puntuak gehitzera etorri dira eta gero etxeko partidua daukate maila mantentzeko azken pausoa emateko. Ondo etorri zaie Las Palmasen aurka arazo gabe eta ondo irabazteak”.

Eibarrek Europan sartzeko aukeren inguruan, “zaila dago aurrekoek puntu askotako abantaila dutelako”, adierazi du. “Dena irabazi eta besteek huts egitea beharko genuke. Zortzigarren postua mantendu nahi dugu, eta Espanyoli puntu bat eta gol-averagea ateratzen diogu. Eurek aurrea hartzeko puntu haina lortzea da asmoa. Bide horretan goiko talderen bat harrapatzen badugu, askoz hobe, baina orain bertan ez dut horretan pentsatzen”.