Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Lehiakorrak izan behar dugu eta nortasunaz jokatu"

Entrenatzaile armaginak "neurketa gogorra" espero du

Jose Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eman du gaur goizean Ipuruan, Atletico Madrilen aurkako partidaren atarian. Entrenatzaile armaginak "ausardia" eskatu die bere jokalariei. "Lehiakorrak izan behar dugu eta beldurrik gabe jokatzeko nortasun nahikoa izan behar dugu".

Bi taldeek "puntuak lortzeko beharrarekin" ekingo diogu partidari, "Denboraldi hasieran ezarri genituen helburuak betetzeko". "Haiek orain baino posizio hobean egon dira, eta gu ere bai, duela hilabete jaitsiera postuetatik kanpo ginen. Eta orain biok gaude estuago ".

Zaldibarko prestatzaileak "partida gogorra" aurreikusi du. "Bien arteko puntu aldea handia da, baina partida bakarrean edozer gerta daiteke. Eta are gehiago gu izaten lortzen badugu".

Horretarako, Mendilibarren ustez, "Ausartak izan behar dugu gorantz egin dezakegunean, estutu ahal dugunean, eta horrekin kontsekuenteak izan. Talde bat izan behar dugu, positiboa. Elkarri laguntzen badiogu, hasieratik lehia  barruan gaudela ikusten bada, zaila izango da haientzat".

"Jokalariei ikusarazi nahi diedan lehen gauza zelai barruan egin behar duguna da. Nola jokatu behar dugun, ze nortasun adierazi behra dugun. Hori ikusarazten badiet eta eurek zelaian azaleratzen badute zaleei ere konfiantza emango die".

Aurkariari buruz, urduritzen ez den talde baten "sendotasuna" azpimarratu du. "Berdinduta badaude ere, ez dute egitura eta estiloa galtzen. Konfiantza handia dute amaieran bada ere, gola egiteko eta partida irabazteko aukera izango dutela".

"Puntuak lortzeko une zailak dira. Denek dute asko jokoan. Argi da oso o zaila dela handik zerbait ateratzea, horrela da. Baina aukera bat dugu eta hori baliatuko dugu".

Mendilibarrek ezingo du Pape Diop zigortua zelairatu, baina Recio berreskuratzea espero du.