Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar jokalariak berreskuratzen ari da

Borja Ekizari ebakuntza egingo diote bihar Munichen, sport hernia bat sendatu asmoz

José Luis Mendilibarrek azken asteetan min hartuta egon diren zenbait jokalari berreskuratu berri ditu. Gaur Atxabalpen Antonio Luna, Keko Gontán eta Jota Peleteiro berragertu dira, eta baita pasa den larunbatean Vallecasen jokatzerik izan ez zuen Aleksandar Pantic ere (kolpe baten ondorioz). Hala ere, goiz da oraindik ostiralean Getaferen aurka jokatzeko prest zeintzuk egongo diren esateko. Bestalde, Lillo bere errekuperazio prozesuan murgilduta dago.

Eibarrek, bihar eta ostegunean entrenatuko da Atxabalpen, Madrileruntz irten aurretik, non taldeak ostiralean Coliseum Alfonso Pérezen (20:30 horas) jokatuko duen Getafe CF-ren aurka.

Bere aldetik, Borja Ekizak, Munichera egin zuen bidaia atzo, Muschaweck doktorearekin kontsulta izan asmoz. Doktore honek berak egingo dio ebakuntza bihar, sport hernia bat sendatze aldera, aurredenboraldian egin zioten ebakuntzaren antzekoa, baina kasu honetan beste hankan izango da.

Lesio hau iztondoko herniaren antzekoa da, eta kirolarietan ohikoa denez, horregatik izena. Kirolean egin behar izaten den trakzio abdominalaren ondorio den lesioa da.