Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Irabaztea garrantzitsua da taularen goi-erdialdean finkatzeko

SD Eibarren entrenatzaileak 19 jokalari deitu ditu Deportivoren aurkako partidurako

Jose Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak gaur baieztatu du “taularen goi-erdialdean finkatzeko oso garrantzitsua” dela bihar A Coruñako Deportivoren aurka irabaztea.

Biharko partiduaren aurreko prentsaurrekoan jakitera eman du prentsaurrekoa. Riesgo, Ramis, Juncà eta Kike Garcia baja dira lesioagatik, eta Escalante zigortuta dagoelako.

19 jokalarik osatzen dute zerrenda, Fran Rico zalantzan dagoelako. Hauek dira deialdian sartu direnak: Yoel, Areitio; Capa, Arbilla, Dos Santos, Lejeune, Gálvez, Luna, Dani García, Adrián, Rivera, Fran Rico, Sarriegi, Pedro León, Inui, Bebé, Rubén Peña, Enrich eta Nano.

 “Min hartutako jokalariak ditugu eta asteazkenean partidua jokatu genuen, baina lehiatzeko gai garela uste dut, begirada bigarren itzulian jarrita. Oso partidu garrantzitsua da, Depor hobera doalako eta gure mailako taldea delako. Gure ideia da bigarren itzuli ona egitea eta, irabazten hasten bagara, hobe. 3 puntuak lortuz gero eurekiko eta behean dauden taldeekiko abantaila handituko dugu”.

 “Partidu zaila izango dela dakigu. Fitxatu egin dute, denboraldian aurrera egin ahala hobera joan dira eta ondo lehiatzen ari dira. Nahiko justu hasi ziren, partiduak aurrera ateratzea kostatu zitzaien, baina poliki-poliki joera aldatzea lortu dute eta segurtasun gehiagorekin jokatzen dute. Irabaztea kostatzen zaie, baina eurei gailentzea ere ez da erraza. Talde gogorra, sendoa eta finkoa da. Egiten dutena ikusten gustura daude”.

Eibarrek ez dio inoiz LaLigan Deporri irabazi, eta horren gainean, “orduan irabazteko hurbilago gaude”, adierazi du. “Bihar izatea espero dut, nahiz eta jakin zaila dela eta talde biek asko dugula jokoan”.

Gaizka Garitanok Ipuruara egingo duen itzuleraren gainean, “gu hemen gaude eurek taldea igotzea lortu zutelako”, aipatu du. “Gaizkak Bigarren B Mailan hartu zuen taldea eta Lehen Mailari igo zuen. Oso gauza onak egin zituzten, jendeak gogoratzen ditu eta uste dut harrera ona emango zaiela”.