Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Hurrengo denboraldian ere sinatuko genuke bost jardunaldiren faltan mailari matematikoki eustea"

Entrenatzaile armaginak hogei jokalari sartu ditu deialdian

José Luis Mendilibarrek bihar Getaferen aurka jokatu beharreko neurketari buruz hitz egin du. Norgehiagoka bihar jokatuko da, 13:00tan, Ipuruan. Neurketa parekatua izango dela aurreikusten du, eta deialdian hogei jokalari sartu ditu, min hartuta dauden Fran Rico, Anaitz Arbilla, Ivan Ramis eta Sergi Enrich kanpoan utziz. 

Entrenatzaile armagina gustura zaldu da matematikoki maila eutsi izanagatik. "Gaur maila eutsi dugula-eta zoriondu naute, azken neurketa honen ostean lortu baitugu. Hilabete bi eman ditugu eskura, baina matematikoki orain lortu da, bost jardunaldiren faltan. Seguru nago hurrengo denboraldian ere sinatuko genukeela horrela izatea". 

Lehendabiziko helburua lortuta, bihar hiru puntuak eskuratzea da erronka. "Getaferi irabaztea da gure hurrengo helburua. Partidaz partida joan behar dugu. Jakin badakigu zaila izango dela talde indartsua dutela, baina lehiatzera eta irabazten ahalegintzera zelairatuko gara". 

Partidaren gakoa non egongo den galdetuta, argi hitz egin du. "Gola eginten duenak gauzak alde izango ditu. Golak egitea kostatzen zaigu talde bioi, baina era berean atekina ateratzen diegu". 

Sei egunetan jokatzen duten hirugarren norgehiagoka izango da biharkoa, eta aldaketak egongo dira. "C Planarekin goaz. Aldaketak egongo dira. Asteazkenean jokatu zuten batzuk irtengo dira, eta igandean jokatu zuten beste batzuk".