Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Gure pentsamoldea hobetu behar dugu"

Entrenatzaile armaginak Atletico "txiki batek bezala jokatzen dakien handia " sendotasuna azpimarratu du

Jose Luis Mendilibarrek Atleticoren aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan (Ipurua, 21:30) adierazi duenez, "Gure pentsakera hobetu behar dugu".

Entrenatzaile armaginak kopa kanporatzeak ligako partidan eraginik ez izatea espero du, baina "kanporatzen bagaituzte gauzak ez ondo egin ez ditugulako da eta hobetu egin behar dugul Ezin dugu pentsatu hobeak garenik eta korrika gutxiago eginez irabaziko dugunik".

Mendilibarren mutilek menderaezina izaten ari den Atletico hartuko dute. "Zaila da lehen itzulia bukatu gabe hain gol gutxi dituen talde bat aurkitzea. Batez besteko hori jarraituz gero, normalena liga irabaztea da. Beti izan dira indartsuak defentsan. Beti esan dugu talde handia dela, eta talde txiki batek bezala jokatu dezaketela", adierazi du.

Zaldibarkoak badaki taldeak zer hobetu behar duen emaitza positiboa lortzeko. "Baloia kontrako zelaian galtzen dugunean min egiten digute, ez gaude ondo. Ez gara gai jokaldi horiek kontrako atetik gertu behar bezala defendatzeko".

Mendilibarren arabera, talde koltxoneroak hobera egin du azken urtean. "Sistema gehiago aldatzen dute. Azken partidak atzean hiru zituela jokatu ditu. Oso erasokorrak diren bi erreirekin jokatzen dute. Batzuetan, badirudi laurekin defendatzen dutela, bestetan seirekin ere. Aukerak egin diezazkiekete, baina oso kontzentratuta jokatzen duen atezaina dute".

"Ez dute baloiaren beharrik. Irabazte dute helburu. Modu asko daude hori egiteko. Baloia aurkariak baino gehiago izan gabe irabazten espezializatu dira".

Entrenatzaile armaginak Aleix Garciari buruz ere hitz egin du. "Jokalari gaztea da. 23 urte ditu. Laster lehertu zen. Futbolari ona izateko baldintzak dituela uste dugu. Bost hilabete hauen ondoren, jabetzan edukitzeko aukera bat da. Ez da itsu-itsuko apustua. Baina jauzi hori ematea falta izan zaio lehen mailako jokalari bihurtzeko".

Mugimendu berriei buruz, "Neguko merkatu honetan ez dago batere erraza. Are gutxiago klubak dauden egoeretan. Ez dut uste aldaketa handirik egongo denik. Baina beti egon behar dugu adi".