Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: futbol ideiari dagokionean antzeko taldeak gara

Entrenatzaileak ez du uste Athleticek bere estiloa aldatuko duenik, nahiz eta Aduriz eta Raul Garciaren bajak dituen

SD Eibarrek entrenatzaile Jose Luis Mendilibarrek bere taldea eta igandean San Mamesen etsai bezala izango duten Athletic Club “futbol ideiari dagokionean oso antzeko taldeak dira”, adierazi du gaur.

Igandeko partiduaren aurreko prentsaurrekoan, Mendilibarrek azpimarratu du zigortuta dauden Aduriz eta Raul Garciaren bajek ez dutela talde bilbotarraren joko estiloan aldaketarik eragingo.

“Biak oso indartsuak dira, oso jokalari handiak, baita aireko jokoan eta joko zuzenean ere. Agian beste jokalari batzuekin gure defentsaren bizkarrean min egiten saiatuko dira, baina euren jokatzeko estiloa ez da aldatuko”.

“Ohituta daude hainbat txapelketatan aldi berean jokatzen eta horiek dira euren helburuak. Pentsatzen dut helburu horiek betetzeko taldeak osatzen dituztela, lehiaketa guztietan oso gora heltzekoak direnak. Euren armairuaren sakonera oso garrantzitsua izan behar da”.

Bere iritziz, Eibar eta Athletic “oso antzeko taldeak gara futbolean egiteko ideiari dagokionean: intentsitatea, erritmoa, aurkariaren zelaian estutzea eta ez zaigu axola joko zuzena egitea egin behar badugu”.

“Ezagutzen ditugu San Mamesen baldintzatzaileak. San Mamesen jokatzen prest egon behar dugu, han publikoak asko estutzen du eta partiduak oso luzeak egiten dira. Kirol mailari dagokionean prest gaude eta ea buruz ere prest gaudela erakusten dugun. Pentsatzen dut prest gaudela, San Mamesen jokatzea zaila dela jakinda aurkari eta zaleengatik”.

Mendilibarren aburuz, partidu hauek “beti dira bereziak guztientzat”. “Kilometro gutxitara eta sailkapenean ere alboan gaude. Partidu gogorra izango denaren antza dauka”.

Errege Kopan asteartean Gijonen jokalari ez ohikoek izan zuten errendimenduari dagokionez, “oso ondo egon ziren, oso ondo lehiatu ginen, lehen zatian nagusi izan ginen”, adierazi du. “Ipini banituen, gauzak ondo egingo zituztela nekielako zen. Denak lehiatzeko daudela dakit eta horretan oinarrituta aterako dut igandeko taldea”.