Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Alavesek eroso eta lasai jokatzen du etxetik kanpo

Entrenatzaile armaginak Ivan Ramis eta Fran Ricoren bajak ditu lesioengatik, eta Asier Riesgo zalantza da

Jose Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzaileak igandean Ipuruan 12:00etatik aurrera Deportivo Alavesen aurka jokatu duen partiduaren aurretik gaur eman duen prentsaurrekoan, Gasteizko taldeak “etxetik kanpo eroso eta lasai jokatzen du”, azpimarratu du.

Mendilibarrek Ivan Ramis eta Fran Ricoren bajak ditu lesioengatik, eta Asier Riesgo zalantza da eskuin ipurmasailean kontusio gogorra duelako.

Entrenatzaile armaginak azpimarratu du Mauricio Pellegrinorenak etxetik kanpo ez direla urduri jartzen, “ez dute nahi partiduaren bila azkar joan eta horrek lasaitasun nahikoa ematen die golik sartu edo jasotzen ez duten ikusteko”.

 “Etsaiak azkar sartu nahi du gola eta eurak lasai daude. Ahal dutenean, zure urduritasuna aprobetxatzen dute. Talde guztiek arduratzen naute, baina egia da eurak zelai zailetan puntuak ateratzen ari direla, etxean oso talde indartsua den Villarrealen aurka 0-2 irabaziz, adibidez”.

2014ko maiatzean talde bien arteko azken partidu ofizialaz galdetuta, non Jota Peleteiroren golarekin Eibarrek 1-0 irabazi eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen, Mendilibarrek zera adierazi du: “oso ondo dago gogoratzea, baina guri orain horrek ez digu ezer esaten”. “Ligan gauzak nola dauden ikusi behar da. Gu ondo gaude eta eurak ere oso ondo dabiltza. Biak lasai gaude sailkapenean eta puntuak nahi ditugu hobeto egoteko”.