Skip to main content
EU
Kluba

Mendebaldeko harmailaren lanengatik abonua galdu duten zaleek Valentziaren aurkako neurketarako sarrera bana 5 eurotan erosi dezakete

Era berean, denboraldi osoan zehar lehentasuna izango dute sarrerak ohiko prezioan baino merkeago erosteko

Mendebaldeko harmailaren lanak direla-eta beraien abonua galdu duten zaleek Valentziaren aurkako neurketarako sarrera bana erosi dezakete, 5 eurotan, ondorengo estekan.

Astelehenean hasi ziren lanak harmailan, eta Klubak zehaztu zuen bezala, abonatu zaharrek beste eserleku batzuetan kokatuko dira, eta berriek beraien abonua harmaila bukatu arte galduko dute.

Abonua galtzen duteen zaleei ahalik eta kalte gutxien egin asmoz, Klubak zenbait neurri hartu ditu. Hala, lehentasuna izango dute denboraldi honetan sarrerak erosterako garaian, eta ohikoa baino prezio merkeagoan erosi ahalko dituzte.

Momentuz, eta larunbateko partiduari begira, abonatu hoiek 5 eurotan erosi ahalko dituzte sarrerak.

Lekuz aldatu behar diren abonatuek Toribio Etxeberria kaleko 2.an Klubak zabaldu duen bulegotik pasa beharko dute beraien txartela berriaren bila, 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.