Skip to main content
EU
Kluba

Martxan da emakumezkoen taldea ilusioz beteriko denboraldi berrirako

Asteburu honetan aurre-denboraldiko lehenengo partida jokatuko dute

Pasa den astean entrenatzen hasi eta gero, SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea ilusioz gainezka eta asmo handiarekin martxan da denboraldi berriari ekiteko.

Xuban Peña entrenatzaile berriaren agindupean eta emakumezko futboleko koordinatzaile berri batekin, Ion Zabaleta, armaginek asteburu honetan aurre-denboraldiko lehenengo neurketa jokatuko dute.

Norgehiagoka Unbeko instalazioetan (Eibar) jokatuko da CA Osasunaren aurka. 18:00etan hasiko da eta bertan taldeko jokalari berriek elastiko armaginarekin debuta egin ahal izango dute.

Eibar berriro ere emakumezkoen Bigarren Mailako 2. taldean izango da aurten. Liga irailaren 3an hasiko da. Lehenengo jardunaldian, armaginek Bilbon jokatuko dute San Inazioren aurka. Etxeko lehenengo partida irailaren 10ean izango da, Añorgaren kontra.

Hona hemen aurre-denboraldiko partiden egutegia:

 

Abuztuak 12. SD Eibar – CA Osasuna – Parquesol triangularra. Unbe. 17:00etan

Abuztuak 16. Añorga KE – SD Eibar. Rezola. 20:00etan

Abuztuak 19. Osasuna-Ardoi-Eibar triangularra. Tajonar. 11:00etan

Abuztuak 23. Zarautz KE – SD Eibar. Tokia eta ordua zehaztu gabe

Abuztuak 26. SD Eibar – Goierri Gorri. Beasain. 18:00etan