Skip to main content
EU
Fundazioa

Marina Agoues, Arene Altonaga eta Sheila Elorza, emakumezkoen taldeko jokalari berriak

Emakumezkoen lehen taldeak hiru fitxaketa berri egin ditu: Marina Agoues, Arene Altonaga eta Sheila Elorza.

Marina Agoues 25 urteko erdilaria da, eta Santa Teresa taldetik dator. Realean sei denboraldi egin eta gero, beste bi egin zituen Oiartzunen eta azken hau Santa Teresan egin du. Esperientzia handiko jokalaria da, eta baloiarekin trebea.

Arene Altonaga 25 urteko erdilaria da. Athleticen hasi zuen bere ibilbide profesionala, lehen taldea eta filiala tartekatuz, talde bizkaitarrean zazpi denboraldi osatuz. Ondoren Oiartzunen bi urte egin zituen, eta azken hau Zaragozan eman du. Esperientzia, lana eta esfortzua eskainiko dizkio taldeari.

Sheila Elorza 22 urteko erdilari aurreratua da. Athleticeko filialean lau denboraldi bikain egin eta gero Logroñon aritu zen, Lehen Mailara igotzeko kanporaketa jokatuz. Azken denboraldian San Ignacion aritu da. Lana eta azken pasean kalitatea emango dizkio taldeari.