Skip to main content
EU
Fundazioa

Eibarko Udako Kanpusean izena emateko epea bihar zabalduko da

Hiru txanda egongo dira ekainaren 26tik uztailaren 15era

Eibarrek Udako Kanpusean izena emateko epea irekiko du bihar, hiru txandatan, ekainaren 26tik uztailaren 15era.

Izena emateko epea zabalik egongo da bihartik aurrera Klubaren webgunean. Izena eman nahi dutenek online inprimaki bat bete behar dute.

Udako Kanpusaren bederatzigarren edizio hau 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago.


Urtero bezala, SD Eibar Fundazioak balioetan oinarritutako hezkuntza, futbola, dibertsioa eta ingelesaren ikaskuntza sustatu nahi ditu kanpus honekin. Euskara izango da irakas-hizkuntza.


Futbol entrenatzaileek, ingeles irakasleak eta pedagogoek osatutako profesional talde batek gidatuko ditu saioak Ipuruako Eranskin zelaiko instalazioetan.


Parte hartuko duten haurrek ingurumena zaintzen ikasteko aukera izango dute aurten, programatutako jarduera batzuen bidez.

Txandak, astelehenetik larunbatera, ekainaren 26an, uztailaren 3an eta uztailaren 10ean izango dira. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.


Kanpuseko inskripzioak honako hau barne hartzen du:


• Janzkera teknikoa (prakak, kamiseta eta galtzerdiak)
• Hamaiketakoa
• Entrenamendu- eta teknifikazio-saioak
• Ingurumenaren zaintzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako jarduera
• Ohitura osasungarrien eta nutrizioaren garrantziari buruzko jarduera


SD Eibar Fundazioak antolatzen duen Eibarko Kanpusak Tekniker, Lacturale, Coca-Cola eta Insalus ditu babesle.