Skip to main content
EU
Kluba

Malaga CF-ren Enpresen Klubak Ipurua bisitatuko du eta inguruko enpresekin networking saioa egingo du

SD Eibarren Marketing sailak lan-saio bizia koordinatu du Ipuruan

Larunbat honetan, partiduaz gain, Ipuruak lan-jardunaldi bizia jasoko du SD Eibarren Marketing sailaren eskutik. Malaga CF-ren Enpresen Klubak instalakuntza armaginak bisitatuko ditu eta herriko Museora joango da gero. Bisita amaitutakoan, Malagatik etorriko diren 44 enpresarik eta ekintza honetan parte hartzeko izena eman duten Eibar inguruko 19 enpresarik lan saioa egingo dute.

Malagak, LaLigako beste hainbat klubek bezala, Enpresa Kluba dauka. Honek enpresari eta Kluban arteko harremanak sustatzen ditu, eta Eibar ere ari da bide horretan lanean, bere proposamena laster aurkeztuko duelarik. Klub hauek, klubarekin harremanak sustatzeaz gain, beste erakundeekin jardunaldiak antolatzen dituzte euren lan  moduak, esperientziak eta errealitatea ezagutzeko.