Skip to main content
EU
Kluba

#LoveIsLove limited edition adabakia

Klubak aniztasun sexualaren alde egiten duen kanpainaren barne dago

#LoveIsLove limited edition adabaki termoitsasgarria aurkezten dugu. 10 €-tan eskuratu dezakezu eta mundu osoari erakutsi, gu bezala, zu ere gure koloreez harro zaudela. Lehen Kamisetaren ezker mahukan kokatzeko diseinu aproposa dauka, baina lisatu erraz batekin praketan, edozein alkandoratan edo motxilan ipini dezakezu. Zure irudimenak ez du mugarik izango!

Zure benetako koloreak erakutsi eta, modu honetan, SD Eibar Fundazioaren bitartez aniztasunaren aldeko sustapenean, LGTB kolektiboen laguntzan eta kiroleko homofobiaren aurkako borrokan urte osoan zehar egiten den lanari lagunduko diozu, izan ere, adabakiaren salmentagatik lortutako irabaziek bertan izango dute akabera.

 ‘Orain erosi’ botoia sakatu eta lortu berehala zure #LoveIsLove limited edition adabakia www.sdeibar.com/loveislove web orrian.

* Erosketa prozesuan edozein zalantza edo arazo izanez gero, store@sdeibar.com helbidearen bitartez jarri ahal zara gurekin kontaktuan.