Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ligako lehenengo porrota

Talde armagina 0-1 galdu du SE AEM-ren aurka

SD Eibarrek porrota jaso du gaur goizean ligako hamargarren jardunaldian SE AEM taldearen aurka (0-1), gaur, azaroak 27, igandea, 11: 00etan Unben jokatutako partidan.

Partida oso lehiatua eta bizia izan da, eta Yerai Martinen taldeak hainbat aukera izan ditu lehen zatian, baina ez du gauzatzea lortu. Markagailua ez da mugitu eta partida berdinketarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, Eibarrek oso minutu onak egin ditu. Hala ere, kanpoko taldeak partidako gol bakarra sartu du, Yiyiren bitartez, 58. minutuan. SE AEMren golaren ostean, Eibarrek behin eta berriz bilatu du gola, kontrako zelaian jokatuz eta Iratik langara egindako jaurtiketa bezalako aukera argiak edukiz. Zoritxarrez, talde armaginak ez du berdinketaren gola sartzea lortu, eta ligako lehen porrota gauzatu da.

Porrot honen ondoren, bolada positiboa gelditu egin da eta 6 garaipen, 3 berdinketa eta porrot batekin kokatu da.

Armaginek UDG Tenerife Bren aurka jokatuko dute ligako hamaikagarren jardunaldian, Tenerifen, abenduaren 4an, 18: 00etan.

Hau izan zen hasierako XI.a: