Skip to main content
EU
Kluba

“Lehen hitza euskeraz egitearen aldeko konpromezua hartzeko ordua iritsi da”, Mikel Larrañaga

SD Eibar Fundazioak Emun aholkularitzarekin elkarlanean egindako Euskera Plana aurkeztu du gaur

Mikel Larrañaga SD Eibarreko Presidenteordeak eta Olatz Olaso Emun enpresako zuzendariak Klubaren Euskera Plana aurkeztu dute gaur goizean. Euskeraren erabileraren normalizazioa eta bere sustapena egiten jarraitzeko bide-orria izango da dokumentu hau.

Mikel Larrañagak joan den azaroan egin zen Batzar Nagusian hartutako konpromezua gogoratzen hasi du bere agerraldia. “Euskeraren erabilera sendotu eta kalera ateratzeko konpromezua hartu genuen eta lan hori aurkezteko eguna da gaurkoa. Egun handia da hizkuntza hau maite dugunontzat”.

Larrañagak bere agerraldian azaldu duen bezala, euskeraren erabileraren inguruko diagnostikoa sortzea eragin duen barne gogoeta egin du Klubak. Lehen hitza euskeraz egitearen konpromezua hartu behar da. Gu geu euskera erabiltzearen eredu izan behar gara, besteek ere berdin egin dezaten. Beste erakundeekin batera bere erabilpena zaintzen badugu, oso positiboa izango da”.

Olatz Olaso Emun  aholkularitzako (www.emun.eus) zuzendariarentzat, “batetik, oso garrantzitsua da Eibar bezalako Klub batek euskeraren erabilpen eta normaltasunaren alorrean aurrea hartzea; bigarrenik, bide horretan aurrera jarraitzeko aukera handiak ditu; eta azkenik, euskerak eta futbolak talde bat osatzen dute orain, biak indartuta aterako direlarik”.

Olasok Eibarren egoera diagnostikatzen dituzten hiru puntuak identifikatu ditu. “Batetik, Eibarrek euskeraren erabilera eta normalkuntzan bide handia dauka egina; bigarrenik, bide horretan jarraitzeko aukera handiak ditu; eta azkenik, bide horretan jarraitzeko interes handia dauka”.