Skip to main content
EU
Lehen Taldea

“Leganes Ligako talderik lehiakorrenetarikoa da”

Entrenatzaile armagina taldea hiru puntuen bila doala azaldu du

Jose Luis Mendilibarrek bihar Leganesen aurka jokatu beharreko neurketari buruzko prentsa agerraldia egin du gaur, Atxabalpeko lan saioa amaitu eta gero. Entrenatzaile armagina baikorra da, eta taldea Butarquera emaitza positiboa lortzeko asmoz doala azaldu du.

“Irabaztea ondo dator beti, berdin dio non. Etxean irabazten badugu eta kanpon ere bai, nora goaz? Leganes talde lehiakorrenetarikoa da. Argi daukate zer egin behar duten. Azkenengo hilabete edo bi hilabetetan ondo ari dira, lehiatzen, eta zaila izango den arren irabazteko ahalegina egingo dugu”.

“Ez ziren ondo hasi, baina orain ondo dabiltza. Zaila da beraien aurka jokatzea. Atzean bostekin jokatzen dute normalean, eta indartsuak dira atzean eta azkarrak aurrean. Taldeak indarra handia du, talde bat bezala jokatzen dute, defentsan zein erasoan. Hegaletik min handia egiten dute, eta kontuz ibili beharko gara”.

“Partidu bi galtzen badituzu behera zoaz. Behetik bost puntura gaude, eta Europatik seira, baina ezin dugu lo hartu. Partidu errazik ez dago. Orain gure ligako neurketak datos eta ea zenbat puntu ateratzen ditugun”.

Deialdia: Riesgo, Dmitrovic, Bigas, Ramis, Escalante, Sergio Álvarez, Pape Diop, Sergi Enrich, Peña, Paulo, Cote, De Blasis, Kike, Charles, Cucurella, Arbilla, Pere Milla eta Joan Jordán