Skip to main content
EU
Fundazioa

75. Urteurreneko partidurako sarrerek 10, 20, 30 eta 40 eurotako prezioak izango dituzte

75. Urteurrena ospatzeko gauzatuko diren ekitaldien artean garrantzitsuena izango den horretarako sarrerak salgai dira jada, uztailaren 18an 18:00tan Ipuruan jokatuko den SD EIbar - Glasgow Celtic partidarako, alegia.

SD Eibar - Celtic FC / online ticket sale - venta de entradas - sarreren salmenta

 

Please, see below for English version

Oraingo honetan Klubak esfortzu handia egin du partida honetarako prezio herrikoiak ezarri eta bere bazkide eta akziodunen leialtasuna saritzeko asmoz, eta baita Celtic-en jarraitzaileen etorrera saritzeko ere. Horrez gainera, oroitzapenezko sarrera bat ere diseinatu da.

UME BAZKIDEAK - 10€ sarrerak 4. lehiatilan erosi ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 10.00tik 13.00ra eta 16:00tik 20:00ra. Honezkero sarrera erosi duten 0 eta 12 urte bitarteko bazkideek, Ipuruako bulegoetan berreskuratu ahal izango dute diferentzia.

BAZKIDEAK - 20€, sarrerak 4. lehiatilan erosi ahal izango dira, astelehenetik ostiralera 10.00tik 13.00ra eta 16:00tik 20:00ra. Txartel bakoitzarekin sarrera bakarra erosi ahal izango da. Pertsona bakoitzak hainbat sarrera erosi ahal izango ditu.

Ipar Tribuna eta mekanotuboko bazkideek bulegoetan aukeratu ahal izango dute euren eserlekua.

GLASGOWKO CELTIC-en BAZKIDEAK - 20€, Sarrerak, Peñas Internacionales Oficiales del Celtic de Glasgow elkartearen espainiar ordezkariaren bitartez.

UME AKZIODUNAK - 10€, sarreren salmenta bulegoetan gauzatuko da, hilaren 6tik aurrera, goizeko 10:00tan. Akziodun bakoitza NAN-aren bidez identifikatuko da eta bi sarrera erosi ahal izango ditu. Bulegoetako ordutegia 10.00tik 13.00ra eta 16:00tik 20:00ra izango da.

AKZIODUNAK 30€, sarreren salmenta bulegoetan gauzatuko da, hilaren 6tik aurrera, goizeko 10:00tan. Akziodun bakoitza NAN-aren bidez identifikatuko da eta bi sarrera erosi ahal izango ditu. Bulegoetako ordutegia 10.00tik 13.00ra eta 16:00tik 20:00ra izango da.

PUBLIKO OROKORRA - 40€, sarrerak 4. lehiatilan erosi ahal izango dira, hilaren 6tik aurrera, goizeko 10:00tan. Online salmenta ere momentu horretan jarriko da martxan, baldintza berdinetan.

Celtic-eko jarraitzaileek online salmenta erabil dezakete, 943 201 831 telefonora deitu edo fundacion@sdeibar.com helbidera idatzi.

 

English version

SD Eibar welcomes all scottish fans travelling from all over the world to watch the game. Tickets (40€) can be purchased online since July 6th 10.00 CET at our online ticketing sale system. Please, feel free to contact us in English for any inquiries, information, travel advice and ticket bookings at fundacion@sdeibar.com

SD Eibar - Celtic FC / online ticket sale - venta de entradas - sarreren salmenta