Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Larunbatean El Toralinen jokatuko den partidarako sarrerak salgai 25 eurotan

Eibarrek 100 sarrera jaso ditu Ponferradinaren aurkako partidurako

Eibarrek Orsaixango arreta bulegoan jarri ditu salgai datorren larunbatean El Toralinen jokatuko den SD Ponferradinaren aurkako partidurako (16:15) jaso dituen 100 sarrerak.
Sarrerak, Hegoaldeko Fondoan dagoen gune bisitariari dagozkionak, salgai egongo dira ostegunera arte, hilak 19, 13:00etan.
Sarrerak izendunak dira; beraz, partidara joango den pertsona bakoitzaren izen-abizenak eta NANa aurkeztu beharko dira.