Skip to main content
EU
Kluba

Lanari ekin dio emakumezkoen lehen taldeak

Jordi Telletxea entrenatzaileaz aparte, bederatzi jokalari berri dauzka SD Eibarrek

Atzo ekin zion emakumezkoen SD Eibarrek aurtengo denboraldiko entrenamenduei Berrizko futbol-zelaian, bederatzi fitxaketa eta entrenatzaile berriarekin, Jordi Telletxea.

Hauek dira jokalari berriak: Michi Goto, Inés Ayestarán, Cristina Cornejo, Itziar Gastearena, Leyre Fernández, Titay Calvo, Marina Agoues, Arene Altonaga eta Sheila Elorza.

Aurre-denboraldiaren baitan, taldeak jardunaldi berezia egingo du larunbat honetan Donostiako Tenis Elkarte Errealaren instalazioetan. Bertan jarduera ezberdinak eta talde-bazkaria egingo dute.

Bi astez entrenatu eta gero, armaginek abuztuaren 11n jokatuko dute aurre-denboraldiko lehenengo partida. Era berean, Bigarren Mailako liga hasiera irailaren 9rako programatu da.